XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KLARISA - Ongi da... baina ez nuke nahi...

BEATRIZ - Zer? Ez naizela emakumea uste al duzu?... Horrela delakoaren frogak emango dizkizut.

KLARISA - Sinetsidazu: Oraindik ametsa deritzat.

BEATRIZ - Sinesten dizut. Holakorik ez da sarritan gertatzen.

KLARISA - Zentzu arrastorik ez du!

BEATRIZ - Orain joan behar dut. Emaiogun eskua elkarri adiskidantza eta leialtasun agiritzat.

KLARISA - Hona nire eskua: orain ziur nago ez nauzula engainatzen.

PANTALON - (Sartuz) Bapo! Izugarri pozten naiz! (Klarisari) Laster egin dituzu bakeak, alabatxo!

BEATRIZ - Ez al dizut esan, Pantalon jauna, baretuko nuela?

PANTALON - Oso ongi! Lau minutu nahikoa izan dituzu nik lau urte beharko nituenerako.

KLARISA - (Aparte) Orain labirinto nahasiagoan nago...

PANTALON - (Klarisari) Orduan, ospa dezagun lehenbailehen zure ezkontza.

KLARISA - Ez zaitez horrenbeste larritu, aita.

PANTALON - Zer gero! Bakarrik zaudetenean eskuak ematen dizkiozue elkarri eta ez duzu nahi presaka ibiltzerik. Ez, ez. Ez dut nahi inolako ezbeharrik gerta dakidan. Bihar egingo da dena.

BEATRIZ - Aldez aurretik, Pantalon jauna, geure kontuak konpondu beharko ditugu.

PANTALON - Dena egingo dugu. Nahikoa izango da ordu pare bat. Bihar trukatuko ditugu eraztunak.

KLARISA - Ene aita...!

PANTALON - Ene alaba, beharrezko da Silbio jaunarekin hitz egin dezadan.

KLARISA - Ez zazu sumindu, Jainkoarren!

PANTALON - Zer gertatzen da? Orain bata eta bestea maite al dituzu?

KLARISA - Ez dut esan nahi hori, baina...